Finantza krisia

miércoles, 29 de octubre de 2008

ETB3

ETB3, EiTBren azken katea, 2008ko urriaren 10an emititu zuen lehen aldiz. ETB3 eta ETB4rekin (2009an sortuko dena), ETB korporazio publikoak sei telebista kate izango ditu aurreko laurak kontuan hartzen baditugu (ETB1, ETB2, ETB Sat eta Canal Vasco).

Orokorrean umeentzat eta 30 urtetik beherako lagunei zuzentzen da kate hau. Euskara hutsezko kanal honen programazioaren barne hurrengoak egongo dira; musika saioak, marrazki bizidunak, filmak, erreportaiak, kirol emanaldiak, dokumentalak, albistegiak ... Azken finean, publiko gaztearentzako aisialdia proposatzen duen katea dugu ETB3.

No hay comentarios: